Askotan entzun izan dugu, eskola eta familiaren arteko harreman egokiak asko laguntzen duela haurraren eskola garaian. Gehienetan, haur hitza entzuten dugunean, ezintasun gabeko haur eder eta politak etortzen zaizkigu burura, bizitza honetan aurrera egin ahal izateko inongo arazorik ez dituztenak (begi bistaz behintzat), baina errealitatean, ezintasunak dituzten ume asko daude eskolan.
Adimen urritasunak dituzten haurren ugaritasun horiengatik ikertu behar dugu laguntzen mundua, ondorengo gure irakasle lanak probetxuzkoak izan daitezen. Argi dago, familia eta haur guztiei lagundu behar diegula, irakasle garen ehinean baina, urritasunen bat duen haurren familiei are gehiago.
Orientatu, espezialistak aholkatu, egoeraz ohartarazi, haurraren jarraipenak egin... izango dira eskola eremuan familiarekin elkarlanean burutu beharko ditugun ekintzetako batzuk, asken finean haur horrek dituen ezintasunei edo urritasunei aurre egiten lagundu beharko ditugu. A.A.M.R elkarte Amerikarrak, ezintasunak dituzten haurrei eta beraien familiei eskaintzen zaizkien laguntzen artean sailkapen bat egiten du:
- ALDIZKAKO LAGUNTZA: Aldi laburretan eskaintzen den laguntza da, premia zehatz bati, momentu zehatz batean erantzuten diona.
- LAGUNTZA MUGATUA: Aldez aurretik planifikatu daitekeen laguntza da, baina denbora aldi zehatz bateri erantzuten dio.
-LAGUNTZA HEDAGARRIA: Eremu zehatz batean ematen da beti baina modu jarraian.
-LAGUNTZA OROKORRA: Ingurune desberdinetan ematen da denbora aldi luzeetan.
martes, 14 de mayo de 2013
martes, 23 de abril de 2013
LAGUNTZA
Lauhilabete honetan zehar, askotan erabili izan ditugu laguntza, premia, behar, inklusio... bezalako hitzak ez soilik ikasgai honetan guztietan baizik.
Gaurko klaseak halaber, laguntza hitzari buruz gehiago jakiteko eta "laguntzak" zertan datzan mihatzeko balio izan digu. Gainera, laguntza orokorraz aparte laguntza terapeutikoa zer den eta nola gauzatzen den ere ikasi dugu. Horregatik, interesgarria iruditu zait taldean sortu dugun murala hona plazaratzea:
Gaurko klaseak halaber, laguntza hitzari buruz gehiago jakiteko eta "laguntzak" zertan datzan mihatzeko balio izan digu. Gainera, laguntza orokorraz aparte laguntza terapeutikoa zer den eta nola gauzatzen den ere ikasi dugu. Horregatik, interesgarria iruditu zait taldean sortu dugun murala hona plazaratzea:
martes, 16 de abril de 2013
Aurreko klase batean, artikulu informatibo batzuetaz baliatuz, PAD eta POAT proiektuei buruz gehiago jakin ahal izan genuen, ondoren taldeka mural batzuk eginez. Etorkizun batean Hezkuntzaren eremuan lan egiteko asmoa dudanez, interesgarria iruditu zait egin genuen murala eta lortu genuen informazioa blogera igotzea:
PAD (Plan de Atención a la Diversidad)
POAD (Plan de Orientación y Acción Tutorial)
PAD (Plan de Atención a la Diversidad)
POAD (Plan de Orientación y Acción Tutorial)
martes, 9 de abril de 2013
BUTTERFLY CIRCUS
Bideo hau ikusi ondoren, interesgarria iruditu
zitzaidan nire blogera igotzea, alde batetik asko hunkitu ninduelako eta balore
ugari adierazten dituelako, eta bestetik eskola inklusiboaren oinarriak ikasgaitik
enfokaturik, normalizazio planarekin lotu daitekeelako.
“El circo de las mariposas” delako bideo
honetan, Will izeneko protagonista gazte bat ageri da, hanka eta besorik gabea,
eta bideoak bere bizitza azaltzen du, nola hasieran zirku batean erakusten
zuten “jainkoak alde batera utzitako izakia” balitz bezala eta denborarekin
bere burua baloratzen eta zoriontsu izaten ikasi zuen.
Normalizazio planaren ildotik jarraiki, nire
ustez, eskola eremuan ez den arren, bideo honetan ezintasun nabariak dituen
protagonistak “izaki gutxietsi” bai izatetik errespetatua eta maitatua izaterainoko bidea
egiten du, normalizaziorako bidea alegia. Gertaera hau eskolara eramanda, nire
ustez, ezintasun edo urritasunak dituzten haurrei ere errespetatuak eta
maitatuak izaten irakatsi behar diegu eta baita hori horrela dela adierazi ere.
lunes, 8 de abril de 2013
EXPERIMENTATION
Aste Santua baino lehenagoko klaseetan, Ikastetxearen Antolakuntza eta Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko ikasgaietako irakasleek, bi klaseak nahastu eta talde mistoetan lan egiteko proposamena egin ziguten. "Experimentatin" bezala definitu genuen ekintza hau, izan ere nolabaiteko esperimentu bat baita beste klasekoekin talde lanean nola moldatzen garen deskubritu ahal izateko.
Lan egiteko metodologia honek hiru astetako iraupena dauka, lehenengo klasera ezin izan ginen joan elurra zela medio baina ikaskideek kontatu didatenagatik beraien burua aurkeztea izan zen klasearen xede nagusia. Bigarren saioan berriz mural bat sortzen hasi ginen, mural horretan eskoletan anistazunarekin zerikusia duen eta gerta daitekeen edozer gauza islatu beharra genuen. Guk denon artean hitz egin eta bozkatu ondoren, ikasle heldu berri baten ibilbidea margoztea pentsatu genuen, Aminarena zehazki. Murala amaitu ostean klasearen aurrean aurkeztu genuen gure irudia. Azkenengo aste onetan aldiz oraindik ez dugu taldeka ezer egin baina ni pertsonalki oso guztura sentitu naiz taldean lan egiterakoan.
Lan egiteko metodologia honek hiru astetako iraupena dauka, lehenengo klasera ezin izan ginen joan elurra zela medio baina ikaskideek kontatu didatenagatik beraien burua aurkeztea izan zen klasearen xede nagusia. Bigarren saioan berriz mural bat sortzen hasi ginen, mural horretan eskoletan anistazunarekin zerikusia duen eta gerta daitekeen edozer gauza islatu beharra genuen. Guk denon artean hitz egin eta bozkatu ondoren, ikasle heldu berri baten ibilbidea margoztea pentsatu genuen, Aminarena zehazki. Murala amaitu ostean klasearen aurrean aurkeztu genuen gure irudia. Azkenengo aste onetan aldiz oraindik ez dugu taldeka ezer egin baina ni pertsonalki oso guztura sentitu naiz taldean lan egiterakoan.
SARRERA
Gaurko
sarrera honetan, sortzen ari naizen Ikasle Kuaderno honen xedea eta aurkezpena
egingo dut. Lan hau aspaldi egin beharrekoa den arren, gaur arte ez dut
aurkezpen baten beharrik ikusi eta naiz eta nahikoa berandu den iñoiz baino berandu
hobe denez ona emen nire aurkezpena:
Gasteizko
Irakasle eskolan Haur Hezkuntzako graduko ikasketak burutzen ari naizen neska
bat naiz. Bigarren mailako bigarren hiruhilabetean egokitu zaigu Eskola
Inklusiboaren Oinarriak deritzon ikasgai hau lantzea, eta izenak dioen moduan
ikasgai honek inklusiboak diren eskolen oinarriak argitzeko balio digu.
Blog
honetan ordea, ikasgaiari lotuta dauden irudi, artikulu, bideo… interesgarriak
txertatzen ditugu eta ondoren hauei buruzko gogoeta egin. Era honetan, esan
genezake blog hau lan pertsonalaren bitartez ikasgaia aberasteko tresna dela.
sábado, 6 de abril de 2013
Eskolak inklusioranzko bidean jasandako aldaketak
Bideo honetan, gure gizartean pil pilean dagoen estabaida bat planteatzen da, bertan eskolak azken urteetan jasan dituen aldaketak hobekuntzak edo galerak ekarri dituzten eztabaidatzen da. Argi dago gure gizartean besteetan bezalaxe iritzi, pentsakera, ohitura... desberdin ugari daudela, beraz eskolak jasandako aldaketak onerako edo txarrerako diren eztabaidatzean ere rol ugari hantzeman daitezke.
Alde batetik normala den moduan pertsona nagusiek egungo eskolak ezertarako ere balio ez duela uste dute, gazteak "lotsagabetzen" ikusteak sortzen dien frustazioaren ondorioz. Bestetik, gaztetxoek eskolak bere funtzio asko eta asko bidean galtzen dituela uste dute. Nire iritziz, norbera libre da nahi duena pentsatzeko baina horrelako"uste esteriotipatuekin" amaitzeko giltza irakasleok dugula uste dut, eskola eremutik aparte ere lan asko egin beharra baitago "ezertarako balio ez duen" eskola hori "denon iritzirako leku atzegina bilakatu dadin"
Alde batetik normala den moduan pertsona nagusiek egungo eskolak ezertarako ere balio ez duela uste dute, gazteak "lotsagabetzen" ikusteak sortzen dien frustazioaren ondorioz. Bestetik, gaztetxoek eskolak bere funtzio asko eta asko bidean galtzen dituela uste dute. Nire iritziz, norbera libre da nahi duena pentsatzeko baina horrelako"uste esteriotipatuekin" amaitzeko giltza irakasleok dugula uste dut, eskola eremutik aparte ere lan asko egin beharra baitago "ezertarako balio ez duen" eskola hori "denon iritzirako leku atzegina bilakatu dadin"
ELLING
Aste santua baino lehenagoko klase batean, Petter Naess zuzendariaren eskutik 2001ean estreinatu zen pelikula bat ikusi genuen, Elling alegia. Aitortu beharra daukat, orain arte denbora soberan izan dudan arren ez naizela serio jarri pelikularen gogoeta egiten.
Pelikula honek, izenak adierazten duen moduan, Elling izeneko gizon baten egunerokotasuna kontatzen du. Ellingekbi urte igaro ditu psikiatriko batean gaixotasun mental baten odnorioz eta jada heldu zaio nolabaiteko "mundu errealera" bueltatzeko ordua. Beraz, birgizarteratzeko etxebizitza batera joaten da betiere zerbitzu sozialen kontrolpean eta Kjell Bjarne izeneko betse gaixo batekin.
Aurrez esan bezela, pelikula honek gertakari eta aldaketa asko trasmititzen ditu, baina pelikula hontatik ideia edo esaldi bat nabarmendu beharko banu protagonistak jasaten duen eboluzioa goraipatuko nuke. Filmaren hasieran, protagonista guztiz murgildua dago bere munduan eta ez du aldaketarako asmo handirik azaleratzen, baina, denbora aurrera joan ahala izugarrizko aldaketa nabari zaio eta superazio prosezu itzela egiten du.
Pelikula honek, izenak adierazten duen moduan, Elling izeneko gizon baten egunerokotasuna kontatzen du. Ellingekbi urte igaro ditu psikiatriko batean gaixotasun mental baten odnorioz eta jada heldu zaio nolabaiteko "mundu errealera" bueltatzeko ordua. Beraz, birgizarteratzeko etxebizitza batera joaten da betiere zerbitzu sozialen kontrolpean eta Kjell Bjarne izeneko betse gaixo batekin.
Aurrez esan bezela, pelikula honek gertakari eta aldaketa asko trasmititzen ditu, baina pelikula hontatik ideia edo esaldi bat nabarmendu beharko banu protagonistak jasaten duen eboluzioa goraipatuko nuke. Filmaren hasieran, protagonista guztiz murgildua dago bere munduan eta ez du aldaketarako asmo handirik azaleratzen, baina, denbora aurrera joan ahala izugarrizko aldaketa nabari zaio eta superazio prosezu itzela egiten du.
jueves, 14 de marzo de 2013
Ingurunea eta eskola
Head and Hells laburmetraia ikusi eta aztertu hondoren, gauza bat geratu zait argi: ingurunea eta berau sendotzen dituzten harremanak kontuan eduki eta zaintzekoak dira. Baina zergatik diot hau? bizitzan izan ditutan bizipen eta esperientziek, inguratzen gaituena zaindu beharra dagoela erakutsi didate, eta horren ondorioz uste dut, ingurune afektibo eta lasai batean bizi izateak onura eta gaitasun ugari eragiten ditu pertsonarengan.
Tesi edota pentsaera hau eskolara, eta beraz hezkuntzaren eremuan ezartzen badugu, emaitzak guztiz esanguratzuak dira. Sarritan entzun izan dugu, "ingurune aberatsa duten haurrak eskolan arazo gutxiago izaten dituzte", eta ingurune aberats esaten dudanean ez dut kapitalean pentsatzen, ingurune jakin horren kalidadean baizik (kultura mailan, familiaren orekan, ideologian...), beraz, baieztapen horrekin guztiz bat nator.
Bestalde, uste dut, etorkizunean irakasle izango garen (edo izan nahi garen) heinean, inguruneak haurrengan asko eragiten duela argi izan behar dugula. Arazoak dituen haur bat klasean tokatzen bazaigu, gure lana da ingurunea aztertu eta eskolan haur horrek islatzen dituen arazoen muina edo aziera non dagoen aztertzea. Funtsezkoa baita haur bakoitza mundu bat eta beraz dezberdina dela argi edukitzea.
Tesi edota pentsaera hau eskolara, eta beraz hezkuntzaren eremuan ezartzen badugu, emaitzak guztiz esanguratzuak dira. Sarritan entzun izan dugu, "ingurune aberatsa duten haurrak eskolan arazo gutxiago izaten dituzte", eta ingurune aberats esaten dudanean ez dut kapitalean pentsatzen, ingurune jakin horren kalidadean baizik (kultura mailan, familiaren orekan, ideologian...), beraz, baieztapen horrekin guztiz bat nator.
Bestalde, uste dut, etorkizunean irakasle izango garen (edo izan nahi garen) heinean, inguruneak haurrengan asko eragiten duela argi izan behar dugula. Arazoak dituen haur bat klasean tokatzen bazaigu, gure lana da ingurunea aztertu eta eskolan haur horrek islatzen dituen arazoen muina edo aziera non dagoen aztertzea. Funtsezkoa baita haur bakoitza mundu bat eta beraz dezberdina dela argi edukitzea.
martes, 12 de marzo de 2013
Aurreko klasean
5.arazoa landu genuen. Bertan, klase jakin batean ematen zen aniztasun egoera
bat deskribatzen zen. Gela protagonistako irakasle tutorea laguntza beharrean
zegoen eta ikastetxeko irakasle laguntzaile eta aholkulariarengana jo zuen.
Nahiz eta egoera ondo ulertu eta barneratu genuen, irakasle laguntzaile eta
aholkulariaren arteko desberdintasunak ezartzeko orduan arazoak izan genituen.
Horregatik, ideiak argitu ahal izateko, interesgarria iruditu zait bi subjektu
hauek betetzen duten lanaren informazioa bilatzea.
|
LAGUNTZA IRAKASLEA
|
AHOLKULARIA
|
Non egiten du lan?
|
Ikastetxean bertan egon ohi da, batzutan
gelara sartzen da behar bereziak dituen ikasleei laguntzeko eta bestetan
ikaslea bera irteten da gelatik laguntza jasotzeko
|
Ikastetxean bertan egon ohi da,
(eskualdeko ikastetxe batzuk bakarra dute ikastetxe askorentzat)
|
Zeini laguntzen dio?
|
Arazoak dituzten ikasleei laguntzen
die baina irakasle tutorearekin elkarlanean
|
Irakasleari eta ikasleei laguntzen
die, dituzten arazoen aurrean aholkuak emanez eta irtenbideak planteatuz
|
EIOINARRIAK VS IKASTETXEAREN ANTOLAKUNTZA
Atzoko
saioan Ikastetxearen antolakuntza eta Eionarriak ikasgaiak batzearen edota
elkarlanean aritzearen proposamena egin zigutela kontuan izanik, pentsatzen
egon naiz eta interesgarria iruditu zait bi ikasgai hauen arteko harremana eta
oinarriak aztertzea. Izenak irakurtze edota entzute hutsarekin argi dago bi
ikasgai hauek ez dutela zerikusi handirik, baina ondorengo lerroetan bien
artean harremana ezartzen saiatuko naiz.
Alde
batetik, Ikastetxearen antolakuntza deritzon ikasgaian, izenak dioen moduan
ikastetxe baten aurrera egoki egin dezan eta ondorioz ondo antolatuta egon
dadin beharrezkoak diren baliabideei, faktoreei, langileei, erakundeei… buruzko
informazio lantzen dugu. Argi dago, gutako bakoitzaren buruetan ESKOLA hitz
potoloari buruz pentsatzean irudi edo pentsaera desberdin bat piztuko dela,
baina, eskolaren kontzeptu pertsonal horrek antolamendu behar komun bat du
beti, hau da, antolamendu egokirik gabe ez dago ondo aurrera egingo duen
eskolarik.
Eskola
Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiak ere asko esaten du bere izen soilarekin. Ikasgai
honen funtsa, egun geroz eta nagusiagoa den inklusibitatea eskoletan eman dadin
jarraitu beharreko oinarriak irakastea da. Beraz, zer dira eskola inklusiboaren
oinarriak? Nik ulertu dudanagatik, oinarri hauek eskola bat guztiona izan dadin
(eta guztiona aipatzen dudanean ez dut kolore desberdinetako jendean soilik
pentsatzen baizik eta zabal, mehe, lotsati, eskubako… guztietan baizik)
ezinbestekoak direnak dira.
Amaitzeko,
eta nik buruan daukadan bi ikasgai hauen harremana azaleratzeko ahalegina
eginez, esan beharra daukat, nire ustez aurrez esan bezala entzute hutsarekin komunean
gauza asko ez duten arren, bata bestearen menpe dagoela. Honekin esan nahi
dudana da, eskola bat inklusiboa izan dadin eta ondo funtzionatu ahal izateko
ezinbestekoa duela antolaketa egoki eta koherente bat.
lunes, 4 de marzo de 2013
Maggie Simpson in " The longest daycare"
Gaurko klasean, "los Simpson" marrazki bizidunen kapituluetako baten zati bat ikusi izan dugu. Bideo honetan Maggie (Simpson familiako alaba txikiena) lehenengo aldiz doa haurtzaindegira, baina bere kideak izango direnekin bildu baino lehen nolabaiteko "balorazio" edo "azterketa" bat pasa behar du ondoren bere mailako ikaskideekin sailkatu ahal izateko.
Egia esan bideoa ikusten ari ginenean gauza asko pasatu zaizkit burutik, oso esanguratsua iruditu baitzaizkit irudiak. Lehenik eta behin, nahiz eta bideoa ikusten ari ginean denok arritu garen, uste dut egungo eskola askotan gertatzen diren gertaerak exageratuak oso ondo islatzen dituela. Esaterako, Maggie bere klasera sartzen denean paretako etiketa handi batean "nothing special" esaldia irakur daiteke. Esaldi honek argi eta garbi islatzen ditu eskoletan ain ohikoak diren etiketak, hau da, sarritan irakasleok ikasleak etiketatu egiten ditugu gure aurreiritzi edota pentsaera faltsuetan oinarriturik eta ez dauka zertan beti horrela izan.
Gainera, sarritan eskoletan susmatu daitekeen ikasle perfektuak sortzeko nahi hori ere ikusi izan dut bideoan islatuta. Ikasle onak eta aurreratuak ziren umeen ingurunea lasaia, garbia, atsegina... zen eta haur arruntak berriz gela ilun hotz batean ageri ziren (baliabide bisualen bidez ikasle arruntak gutxiezten ziren)
Amaitzeko, haurrak oso txikiak direlarik haurtzaindegira denbora luzez eramateko joera kritikatu nahiko nuke, bideo honetan agertzen den moduan, haurrak geroz eta txikiago eramaten ditugu haurtzaindegietara gurasoen lana dela eta edota etxean zaintzea baino erosoagoa delako zentro batera eramatea, besterik gabe. Nire ustez haurtzaindegiak gure gizartearen behar garrantzitsu ba asetzen dute eta lan egin behar duten gurasoentzako laguntza hori ezinbestekoa dela uste dut, baina ez al ditugu batzuetan erosotasun soilagatik gure seme-alabak haurtzaindegira bidaltzen? Etorkizunean ama eta irakasle izan nahi dudalarik nire aburuz oso garrantzitsua da seme-alabekin denbora igarotzea eta etxeko berotasuna senti dezaten bermatzea.
martes, 19 de febrero de 2013
LOMCE
Gaurko klasean irakasleak Lomce legea (Ley Organica para la mejora de la Calidad Educativa) aipatu du, eta baita beraren ondorioz sufri ditzazkegun zenbait aldaketa ere. Nik neuk pertsonalki askotan entzun eta irakurri izan ditut lege honi buruzko albiste, informazio, artikulu... ugari baina gaur arte selula ez dut argi izan zer aldaketa eragingo zituen ezta zertan datzan ere. Hemen duzue lege berriaren laburpen txiki bat:
Historia pixka bat...
- LOE orain arteko legearen erreforma izango zena da LONCE
- "Lonce" deituriko legea Jose Ignacio Wert-ek (2011ko abenduaren 22tik hezkuntza ministroa da) bultzatutakoa da
Datu interesgarri batzuk...
- Lege honekin Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran azterketa ebaluagarri batzuk gainditu beharra daude.
- Gurasoen elkartek indarra guztiz galduko lukete
- Ezarritako errendimendua gainditzen ez dituzten eskolek penalzazio garrantzitsuak jasoko dituzte.
- Ondorioz hizkuntza menperatzen ez duten imigrante askoko eskolak esaterako mediaren azpitik geratuko ziren.
Ondorioz...
Aurrez esandakoaren laburpen txiki bat eginez, uste dut lege honek galerak besterik ez dituela ekarriko. Egun hezkuntzaren eremuan eman diren murrizketekin bizi dugun egoerari lege berri honek ekarriko dituen aldaketan batzen badizkiegu, eskola pikutara joateko arrisku guztiak batzen ari gara "coctel" fulminante batean. Gainera, uste dut, azkeneko hamarkadetan hezkuntza sistemak egin duen aurrerapen izugarria egun batetik bestera zapuztuko litzatekela, lege honekin eskola inklusiboa, kulturartekotasuna, talde lana... desagertu egingo baitira.
lunes, 18 de febrero de 2013
Soziologia, hitz potoloa edo lanerako tresna?
Elhuyar hiztegian begiratuko bagenu soziologia hitza gizartearen,
gizarte-erakundeen eta gizarte-harremanen azterketa sistematikoa, zehatza
eta zientifikoa burutzen duen zientzia bezala definitzen dela konturatuko
ginateke. Beraz gauza jakina da zientzia honek esparru oso zabalean burutzen
dituela bere ikerketak. Bestalde esan beharra dago hezkuntza berez
gizarte-erakunde baten jabe dela, ikastetxez, sailez, irakaslez… osaturiko
erakundea alegia, eta irakaslea erakunde hortako organo garratsitzuenetariko
bat dela esan genezake, berau baita hezkuntza zuzenean gizarteari transmititzen
dion pertsona, ondorioz nire ustetan oso interezgarria litzateke irakasleek
soziologiaren jakintza minimo bat edukitzea, irakasten dabilen gizarteari
buruzko ezagutza izan dezan.
Dena den urteak aurrera egiten
duten heinean, eta bizi garen leku konkretuko testuinguruaren eta faktoreen
eraginaren ondorioz, gizakiak eta baita gizarteak ere eraldaketa nabarmen bat
jasan izan dute. Eraldaketa honek halaber gizartea eta mundua orokorrean ikusteko
moduak aldatzen ditu, hau da, esan genezake, urteek gugan eragiten duten
aldaketen poderioz,130 bizi garen sozietatea eta baita soziologia (sozietate
hori ikusteko modua) aldatu egiten direla, beraz eta aurrez esan dudana
errepikatuz oso interesgarria litzateke hezkuntzaren munduan lanean diharduten
irakasleek perspektiba soziologikoa edukitzea.
Taberner eta Berger historialari
eta idazleek heuren lanetan adierazten duren moduan, soziologiaren prespektiba
edukitzeak bizi zaren mundu hau hobero ezagutu eta ulertzea dakar, horregatik,
uste dut, urte batzuk igaro eta ikastetxeren batean lanean hasten naizen unean
ondo etorriko zaidala nire lana ikusmolde soziologikoarekin erreparatzea. Alde
batetik, nire ustez ez delako gauza berdina Euskal Herriko ikastola batean hiru
urteko umeei klasea ematea edota Indonesiako herrixka bateko eskolako irakasle
izatea, bi leku hauetako gizartea, errekurtsoak, kultura… oso desberdinak
baitira eta fenomeno honek erabat aldatzen du leku bateko edo besteko egoera.
Bestetik irakasle izatea klasera joan eta haurrekin egotea baino askoz gauza
zabalagoa da nire aburuz, etorkizun batean arazoei konponbideak aurkitu beharko
dizkiegu, haurrek dituzten portaerak haztertu beharko ditugu, beste lankideekin
nolabaiteko sozietate batean burutu beharko dugu lankidetza… eta guzti
honetarako soziologiaren oinarrizko jakintza bereganatua izatea onuragarria
zaidala iruditzen zait.
lunes, 4 de febrero de 2013
Hausnarketa landuz...
TALDE LANA
Talde lana kontzeptuari buruz
pentsatzen hasten banaiz, taldean, hau da, pertsona bat baino gehiagoren artean
burutzen den lan jakin bat datorkit burura, baina egia esanda "talde
lan" kontzeptuak bereganatzen duena hori baino askoz gehiago da. Argi dago
beraz, talde lanen edota lan taldeen helburu nagusienetarikoa elkarlanean
zerbait sortzea edo burutzea dela, eta horretarako oso garratzitsua da subjetu
guztien partehartzea.
Daukadan izaeragatik eta jendearekin hartuemanak sortzeko
nahikoa abila naizelako, betidanik funtzionatu izan dut ondo talde lanetan eta
gustuko dudan metodologia bat dela esatera ere ausartuko nintzateke. Uste dut,
orokorrean, gure ekintza propioek besteengan eragina izateak edota izan ahal
izateak nolabaiteko "presio plus" bat eragiten digula eta era honetan
zuzentasun-ardura gehiagorekin lan egiten dugula.
Esperientzia propioaz hitz egin
beharko banu, aurrez esan bezala, talde lanetan ondo aritu izan naizela esango
nuke, nahiz eta aitortu beharra dudan, normalean ondo moldatzen naizen
jendearekin lan egiten dudala eta honek eroso sentiarazten nau. Nire ustez,
partaideen arteko komunikazioa eta planifikazioak berebiziko garrantzia du
talde lanean, beraz, garrantzitsua iruditzen zait kideen arteko harremana
egokia izatea, egokitasun honek aurrez aipaturiko komunikazio eta planifikazioa
eragiten baititu.
Bestalde, aipatu beharra dago, talde
lanak ere badituela bere galera edota zailtasunak. Lehenik eta behin, taldean
desadoztasunak adieraztea zaila dela iruditzen zait, askotan ez baitugu jakiten
taldekideak zein iritzi duten eta aurrerapausoa ematea zaila egiten zaigu.
Bigarrenik, partaide guztiak lana burutzeko geratzea zaila egiten da bakloitzak
ordutegi, ohitura, betebehar… desberdinak baitutugu eta hori ondo koordinatzea
ez da erraza izaten.
Amaitzeko, eta aurrez esandago
guztiaren laburpen txiki bat eginez, esan beharra daukat talde lanean aritzea
bai pertsonalki eta bai kognitiboki ikasteko egokia iruditzen zaidala nahiz eta
bere zailtasunak ere badituen.
IKASTEN
IKASI
Ikastea, ezagutzak gehitzen joatea
dela esango nuke, jaiotzen garen unetik hil arte gure ezagutza handituz joaten
da etengabe, ezagutzak alde guztietatik jasotzen ditugu eta era berean gure
buruan artxibatzen ditugu.
Argi dago, pertsona bakoitza mundu
bat dela eta gauzak egiteko era derbedinak dauden moduan, ikasteko ere teknika,
ohitura, era… desberdinak daude. Ni pertsonalki oso txarra naiz gauzak
memorizatzen, zaila egiten zait kontzeptuak buruz ikastea, psikologia,
historia… bezalako gai mamitsu eta teorikoak ikasi behar ditudanean, kontzeptu
eta ideien arteko loturak aurkitzen zaiatzen naiz. Gainera, ezinbestekoa egiten
zait kontzantratuta egotea, ezin izaten dut edozein lekutan ikasi, ixiltasuna,
argi egokia eta egun ona izatea ia derrigorrezkoak dira nire ritualean.
Jakitea oso gustuko dudan arren,
ikastea ez zait asko gustatzen, aspertu egiten nau, nekatu. Bestalde ikasleen
bizitza biziki maite dut, unibertsitatea, lagunak egitea, egunero zerbait
egiteko jaikitzea… asko gustatzen zait, hau da, azterketa garaitik kanpo
igarotzen den denboran oso lasai bizi naiz. Azterketa garaian aldiz, aurrez
egin gabeko lan guztia egin behar izaten dut eta dexentetan agobiatzen naiz. Beraz,
esan daiteke, ikastun gisa ondo sentitzen naizen arren, dena amaierarako utziko
ez banu gauzak hobeto joango zitzaizkidala.
KOMUNIKAZIO
ERAGINKORRA
Komunikatzea aldiz ez da zaila
egiten zaidan gauzetako bat, sarritan esaten didate asko hitz egiten dudala,
eta nahiz eta badakitan asko hitz egiteak ez duela ondo kominikatzea
baldintzatzen, nire ustez, nahiko ondo komunikatzeko gaitasuna dut. Aurkezpenak
egiteko orduan adibidez, ez naiz urduri jartzen, gehiago esango nuke gustuko
dut aurkezpenak egitea, jendea nik esaten dudana entzuten dagoela pentsatzea
gustuko baitut.
Komukikatzeko zailtasun handienak,
sentimendu edo emozioak adieraztean izan ohi ditut, gehienetan zaila egiten
baita besteek zer pentsatzen duten jakitea eta nik igorriko diedanak zer
eraginko dien ez jakiteak apur bat kikiltzen nau.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)