Gaurko klasean, "los Simpson" marrazki bizidunen kapituluetako baten zati bat ikusi izan dugu. Bideo honetan Maggie (Simpson familiako alaba txikiena) lehenengo aldiz doa haurtzaindegira, baina bere kideak izango direnekin bildu baino lehen nolabaiteko "balorazio" edo "azterketa" bat pasa behar du ondoren bere mailako ikaskideekin sailkatu ahal izateko.
Egia esan bideoa ikusten ari ginenean gauza asko pasatu zaizkit burutik, oso esanguratsua iruditu baitzaizkit irudiak. Lehenik eta behin, nahiz eta bideoa ikusten ari ginean denok arritu garen, uste dut egungo eskola askotan gertatzen diren gertaerak exageratuak oso ondo islatzen dituela. Esaterako, Maggie bere klasera sartzen denean paretako etiketa handi batean "nothing special" esaldia irakur daiteke. Esaldi honek argi eta garbi islatzen ditu eskoletan ain ohikoak diren etiketak, hau da, sarritan irakasleok ikasleak etiketatu egiten ditugu gure aurreiritzi edota pentsaera faltsuetan oinarriturik eta ez dauka zertan beti horrela izan.
Gainera, sarritan eskoletan susmatu daitekeen ikasle perfektuak sortzeko nahi hori ere ikusi izan dut bideoan islatuta. Ikasle onak eta aurreratuak ziren umeen ingurunea lasaia, garbia, atsegina... zen eta haur arruntak berriz gela ilun hotz batean ageri ziren (baliabide bisualen bidez ikasle arruntak gutxiezten ziren)
Amaitzeko, haurrak oso txikiak direlarik haurtzaindegira denbora luzez eramateko joera kritikatu nahiko nuke, bideo honetan agertzen den moduan, haurrak geroz eta txikiago eramaten ditugu haurtzaindegietara gurasoen lana dela eta edota etxean zaintzea baino erosoagoa delako zentro batera eramatea, besterik gabe. Nire ustez haurtzaindegiak gure gizartearen behar garrantzitsu ba asetzen dute eta lan egin behar duten gurasoentzako laguntza hori ezinbestekoa dela uste dut, baina ez al ditugu batzuetan erosotasun soilagatik gure seme-alabak haurtzaindegira bidaltzen? Etorkizunean ama eta irakasle izan nahi dudalarik nire aburuz oso garrantzitsua da seme-alabekin denbora igarotzea eta etxeko berotasuna senti dezaten bermatzea.
saretzea eta komunitate zentzua izatea lagungarria iznago zaigu etorkizuneko beharrei aurre egin ahal izateko, gure arbasoek auzolana erabili zuten zenbait egitasmo eta erantzun zuzenak burutzeko, beraz badugu non begiratu, galdetu. Herri aberatsean bizi gara, ohartu gaitzen aberats garela eta erabilpena eman dugun guztiari...beti bere oinarriko beharrak guztiei eskainiz eta ezinbestean Maslowen piramidea izanik ibilbidea, autokreaziora heltzea goiko muga izanik.
ResponderEliminarBegira zer dioen Adimen Anitzen adituak:
https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmbFp4el9sSlJEaGM/edit?usp=sharing
eta hona bestea
https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmY0tvOUVGTDc4MWc/edit?usp=sharing