martes, 12 de marzo de 2013

EIOINARRIAK VS IKASTETXEAREN ANTOLAKUNTZA



Atzoko saioan Ikastetxearen antolakuntza eta Eionarriak ikasgaiak batzearen edota elkarlanean aritzearen proposamena egin zigutela kontuan izanik, pentsatzen egon naiz eta interesgarria iruditu zait bi ikasgai hauen arteko harremana eta oinarriak aztertzea. Izenak irakurtze edota entzute hutsarekin argi dago bi ikasgai hauek ez dutela zerikusi handirik, baina ondorengo lerroetan bien artean harremana ezartzen saiatuko naiz.

Alde batetik, Ikastetxearen antolakuntza deritzon ikasgaian, izenak dioen moduan ikastetxe baten aurrera egoki egin dezan eta ondorioz ondo antolatuta egon dadin beharrezkoak diren baliabideei, faktoreei, langileei, erakundeei… buruzko informazio lantzen dugu. Argi dago, gutako bakoitzaren buruetan ESKOLA hitz potoloari buruz pentsatzean irudi edo pentsaera desberdin bat piztuko dela, baina, eskolaren kontzeptu pertsonal horrek antolamendu behar komun bat du beti, hau da, antolamendu egokirik gabe ez dago ondo aurrera egingo duen eskolarik. 


Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiak ere asko esaten du bere izen soilarekin. Ikasgai honen funtsa, egun geroz eta nagusiagoa den inklusibitatea eskoletan eman dadin jarraitu beharreko oinarriak irakastea da. Beraz, zer dira eskola inklusiboaren oinarriak? Nik ulertu dudanagatik, oinarri hauek eskola bat guztiona izan dadin (eta guztiona aipatzen dudanean ez dut kolore desberdinetako jendean soilik pentsatzen baizik eta zabal, mehe, lotsati, eskubako… guztietan baizik) ezinbestekoak direnak dira. 




Amaitzeko, eta nik buruan daukadan bi ikasgai hauen harremana azaleratzeko ahalegina eginez, esan beharra daukat, nire ustez aurrez esan bezala entzute hutsarekin komunean gauza asko ez duten arren, bata bestearen menpe dagoela. Honekin esan nahi dudana da, eskola bat inklusiboa izan dadin eta ondo funtzionatu ahal izateko ezinbestekoa duela antolaketa egoki eta koherente bat.

1 comentario:

  1. Parrila ezagutzen duguna dagoeneko, proposamena egiten digu gela ekologiko aztertua izan dadin...

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmemFyaEItbU5UcW8/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar