sábado, 6 de abril de 2013

ELLING

Aste santua baino lehenagoko klase batean, Petter Naess zuzendariaren eskutik 2001ean estreinatu zen pelikula bat ikusi genuen, Elling alegia. Aitortu beharra daukat, orain arte denbora soberan izan dudan arren ez naizela serio jarri pelikularen gogoeta egiten.

Pelikula honek, izenak adierazten duen moduan, Elling izeneko gizon baten egunerokotasuna kontatzen du. Ellingekbi urte igaro ditu psikiatriko batean gaixotasun mental baten odnorioz eta jada heldu zaio nolabaiteko  "mundu errealera" bueltatzeko ordua. Beraz, birgizarteratzeko etxebizitza batera joaten da betiere zerbitzu sozialen kontrolpean eta Kjell Bjarne izeneko betse gaixo batekin.

Aurrez esan bezela, pelikula honek gertakari eta aldaketa asko trasmititzen ditu, baina pelikula hontatik ideia edo esaldi bat nabarmendu beharko banu protagonistak jasaten duen eboluzioa goraipatuko nuke. Filmaren hasieran, protagonista guztiz murgildua dago bere munduan eta ez du aldaketarako asmo handirik azaleratzen, baina, denbora aurrera joan ahala izugarrizko aldaketa nabari zaio eta superazio prosezu itzela egiten du.








1 comentario:

  1. ikusi ezazu Si puo fare; eionarriak weban 7. arazoa sarreran duzu...
    zer gertatzen da bietan, nondik nora hasi dira hobetzen, zergatik...

    ResponderEliminar