Aste Santua baino lehenagoko klaseetan, Ikastetxearen Antolakuntza eta Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko ikasgaietako irakasleek, bi klaseak nahastu eta talde mistoetan lan egiteko proposamena egin ziguten. "Experimentatin" bezala definitu genuen ekintza hau, izan ere nolabaiteko esperimentu bat baita beste klasekoekin talde lanean nola moldatzen garen deskubritu ahal izateko.
Lan egiteko metodologia honek hiru astetako iraupena dauka, lehenengo klasera ezin izan ginen joan elurra zela medio baina ikaskideek kontatu didatenagatik beraien burua aurkeztea izan zen klasearen xede nagusia. Bigarren saioan berriz mural bat sortzen hasi ginen, mural horretan eskoletan anistazunarekin zerikusia duen eta gerta daitekeen edozer gauza islatu beharra genuen. Guk denon artean hitz egin eta bozkatu ondoren, ikasle heldu berri baten ibilbidea margoztea pentsatu genuen, Aminarena zehazki. Murala amaitu ostean klasearen aurrean aurkeztu genuen gure irudia. Azkenengo aste onetan aldiz oraindik ez dugu taldeka ezer egin baina ni pertsonalki oso guztura sentitu naiz taldean lan egiterakoan.
EMAN AZALPEN GEHIAGO, ZER ERAKUTSI DIZU BERRUEZON DOKUMENTOAK??
ResponderEliminar