Aurreko klasean
5.arazoa landu genuen. Bertan, klase jakin batean ematen zen aniztasun egoera
bat deskribatzen zen. Gela protagonistako irakasle tutorea laguntza beharrean
zegoen eta ikastetxeko irakasle laguntzaile eta aholkulariarengana jo zuen.
Nahiz eta egoera ondo ulertu eta barneratu genuen, irakasle laguntzaile eta
aholkulariaren arteko desberdintasunak ezartzeko orduan arazoak izan genituen.
Horregatik, ideiak argitu ahal izateko, interesgarria iruditu zait bi subjektu
hauek betetzen duten lanaren informazioa bilatzea.
|
LAGUNTZA IRAKASLEA
|
AHOLKULARIA
|
Non egiten du lan?
|
Ikastetxean bertan egon ohi da, batzutan
gelara sartzen da behar bereziak dituen ikasleei laguntzeko eta bestetan
ikaslea bera irteten da gelatik laguntza jasotzeko
|
Ikastetxean bertan egon ohi da,
(eskualdeko ikastetxe batzuk bakarra dute ikastetxe askorentzat)
|
Zeini laguntzen dio?
|
Arazoak dituzten ikasleei laguntzen
die baina irakasle tutorearekin elkarlanean
|
Irakasleari eta ikasleei laguntzen
die, dituzten arazoen aurrean aholkuak emanez eta irtenbideak planteatuz
|
baina hau kontutan hartuz aniztasuna erantuzteko moduak daudela, selektibotik, konpentsaziotik eta inklusibotik; ikusi txostenean duzuen laukia: bigarren zatia hasi baino lehen, lehen zatiari amaiera emateko, Aniztasunari Erantzun eskolarreko arloak izenburuarekin.
ResponderEliminarEta gainera orain badakizu laguntza motak daudela, beti ere laguntza kolaboratiboa izanik mugarria.
Begira zer dioten DBHko ikasle hauek (ez duzu derrigorrezkoa)
https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmemFyaEItbU5UcW8/edit?usp=sharing