lunes, 18 de febrero de 2013

Soziologia, hitz potoloa edo lanerako tresna?


Elhuyar hiztegian begiratuko bagenu soziologia hitza gizartearen, gizarte-erakundeen eta gizarte-harremanen azterketa sistematikoa, zehatza eta zientifikoa burutzen duen zientzia bezala definitzen dela konturatuko ginateke. Beraz gauza jakina da zientzia honek esparru oso zabalean burutzen dituela bere ikerketak. Bestalde esan beharra dago hezkuntza berez gizarte-erakunde baten jabe dela, ikastetxez, sailez, irakaslez… osaturiko erakundea alegia, eta irakaslea erakunde hortako organo garratsitzuenetariko bat dela esan genezake, berau baita hezkuntza zuzenean gizarteari transmititzen dion pertsona, ondorioz nire ustetan oso interezgarria litzateke irakasleek soziologiaren jakintza minimo bat edukitzea, irakasten dabilen gizarteari buruzko ezagutza izan dezan.

Dena den urteak aurrera egiten duten heinean, eta bizi garen leku konkretuko testuinguruaren eta faktoreen eraginaren ondorioz, gizakiak eta baita gizarteak ere eraldaketa nabarmen bat jasan izan dute. Eraldaketa honek halaber gizartea eta mundua orokorrean ikusteko moduak aldatzen ditu, hau da, esan genezake, urteek gugan eragiten duten aldaketen poderioz,130 bizi garen sozietatea eta baita soziologia (sozietate hori ikusteko modua) aldatu egiten direla, beraz eta aurrez esan dudana errepikatuz oso interesgarria litzateke hezkuntzaren munduan lanean diharduten irakasleek perspektiba soziologikoa edukitzea. 

Taberner eta Berger historialari eta idazleek heuren lanetan adierazten duren moduan, soziologiaren prespektiba edukitzeak bizi zaren mundu hau hobero ezagutu eta ulertzea dakar, horregatik, uste dut, urte batzuk igaro eta ikastetxeren batean lanean hasten naizen unean ondo etorriko zaidala nire lana ikusmolde soziologikoarekin erreparatzea. Alde batetik, nire ustez ez delako gauza berdina Euskal Herriko ikastola batean hiru urteko umeei klasea ematea edota Indonesiako herrixka bateko eskolako irakasle izatea, bi leku hauetako gizartea, errekurtsoak, kultura… oso desberdinak baitira eta fenomeno honek erabat aldatzen du leku bateko edo besteko egoera. Bestetik irakasle izatea klasera joan eta haurrekin egotea baino askoz gauza zabalagoa da nire aburuz, etorkizun batean arazoei konponbideak aurkitu beharko dizkiegu, haurrek dituzten portaerak haztertu beharko ditugu, beste lankideekin nolabaiteko sozietate batean burutu beharko dugu lankidetza… eta guzti honetarako soziologiaren oinarrizko jakintza bereganatua izatea onuragarria zaidala iruditzen zait.

1 comentario:

  1. + antropologia, filosofia, historia, zientzia eta artea... joan zaitez elikatzen, biltzen, ulertzen ;hemendik aritu beharrean aurkituko zarela txiki horien begirada eta barnea elikatzeko eta sustatzeko.
    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmeTZPSTctUHQ0UDA/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar