Gaurko
sarrera honetan, sortzen ari naizen Ikasle Kuaderno honen xedea eta aurkezpena
egingo dut. Lan hau aspaldi egin beharrekoa den arren, gaur arte ez dut
aurkezpen baten beharrik ikusi eta naiz eta nahikoa berandu den iñoiz baino berandu
hobe denez ona emen nire aurkezpena:
Gasteizko
Irakasle eskolan Haur Hezkuntzako graduko ikasketak burutzen ari naizen neska
bat naiz. Bigarren mailako bigarren hiruhilabetean egokitu zaigu Eskola
Inklusiboaren Oinarriak deritzon ikasgai hau lantzea, eta izenak dioen moduan
ikasgai honek inklusiboak diren eskolen oinarriak argitzeko balio digu.
Blog
honetan ordea, ikasgaiari lotuta dauden irudi, artikulu, bideo… interesgarriak
txertatzen ditugu eta ondoren hauei buruzko gogoeta egin. Era honetan, esan
genezake blog hau lan pertsonalaren bitartez ikasgaia aberasteko tresna dela.
letra mota aldatu zaizu, irudi batek lagundu dezake irakurleak gerturatzen...
ResponderEliminar