lunes, 4 de febrero de 2013

Hausnarketa landuz...



TALDE LANA

            Talde lana kontzeptuari buruz pentsatzen hasten banaiz, taldean, hau da, pertsona bat baino gehiagoren artean burutzen den lan jakin bat datorkit burura, baina egia esanda "talde lan" kontzeptuak bereganatzen duena hori baino askoz gehiago da. Argi dago beraz, talde lanen edota lan taldeen helburu nagusienetarikoa elkarlanean zerbait sortzea edo burutzea dela, eta horretarako oso garratzitsua da subjetu guztien partehartzea. 

Daukadan izaeragatik eta jendearekin hartuemanak sortzeko nahikoa abila naizelako, betidanik funtzionatu izan dut ondo talde lanetan eta gustuko dudan metodologia bat dela esatera ere ausartuko nintzateke. Uste dut, orokorrean, gure ekintza propioek besteengan eragina izateak edota izan ahal izateak nolabaiteko "presio plus" bat eragiten digula eta era honetan zuzentasun-ardura gehiagorekin lan egiten dugula.

            Esperientzia propioaz hitz egin beharko banu, aurrez esan bezala, talde lanetan ondo aritu izan naizela esango nuke, nahiz eta aitortu beharra dudan, normalean ondo moldatzen naizen jendearekin lan egiten dudala eta honek eroso sentiarazten nau. Nire ustez, partaideen arteko komunikazioa eta planifikazioak berebiziko garrantzia du talde lanean, beraz, garrantzitsua iruditzen zait kideen arteko harremana egokia izatea, egokitasun honek aurrez aipaturiko komunikazio eta planifikazioa eragiten baititu.

            Bestalde, aipatu beharra dago, talde lanak ere badituela bere galera edota zailtasunak. Lehenik eta behin, taldean desadoztasunak adieraztea zaila dela iruditzen zait, askotan ez baitugu jakiten taldekideak zein iritzi duten eta aurrerapausoa ematea zaila egiten zaigu. Bigarrenik, partaide guztiak lana burutzeko geratzea zaila egiten da bakloitzak ordutegi, ohitura, betebehar… desberdinak baitutugu eta hori ondo koordinatzea ez da erraza izaten.

            Amaitzeko, eta aurrez esandago guztiaren laburpen txiki bat eginez, esan beharra daukat talde lanean aritzea bai pertsonalki eta bai kognitiboki ikasteko egokia iruditzen zaidala nahiz eta bere zailtasunak ere badituen.


IKASTEN IKASI

            Ikastea, ezagutzak gehitzen joatea dela esango nuke, jaiotzen garen unetik hil arte gure ezagutza handituz joaten da etengabe, ezagutzak alde guztietatik jasotzen ditugu eta era berean gure buruan artxibatzen ditugu.

            Argi dago, pertsona bakoitza mundu bat dela eta gauzak egiteko era derbedinak dauden moduan, ikasteko ere teknika, ohitura, era… desberdinak daude. Ni pertsonalki oso txarra naiz gauzak memorizatzen, zaila egiten zait kontzeptuak buruz ikastea, psikologia, historia… bezalako gai mamitsu eta teorikoak ikasi behar ditudanean, kontzeptu eta ideien arteko loturak aurkitzen zaiatzen naiz. Gainera, ezinbestekoa egiten zait kontzantratuta egotea, ezin izaten dut edozein lekutan ikasi, ixiltasuna, argi egokia eta egun ona izatea ia derrigorrezkoak dira nire ritualean.

            Jakitea oso gustuko dudan arren, ikastea ez zait asko gustatzen, aspertu egiten nau, nekatu. Bestalde ikasleen bizitza biziki maite dut, unibertsitatea, lagunak egitea, egunero zerbait egiteko jaikitzea… asko gustatzen zait, hau da, azterketa garaitik kanpo igarotzen den denboran oso lasai bizi naiz. Azterketa garaian aldiz, aurrez egin gabeko lan guztia egin behar izaten dut eta dexentetan agobiatzen naiz. Beraz, esan daiteke, ikastun gisa ondo sentitzen naizen arren, dena amaierarako utziko ez banu gauzak hobeto joango zitzaizkidala.


KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA

            Komunikatzea aldiz ez da zaila egiten zaidan gauzetako bat, sarritan esaten didate asko hitz egiten dudala, eta nahiz eta badakitan asko hitz egiteak ez duela ondo kominikatzea baldintzatzen, nire ustez, nahiko ondo komunikatzeko gaitasuna dut. Aurkezpenak egiteko orduan adibidez, ez naiz urduri jartzen, gehiago esango nuke gustuko dut aurkezpenak egitea, jendea nik esaten dudana entzuten dagoela pentsatzea gustuko baitut.

            Komukikatzeko zailtasun handienak, sentimendu edo emozioak adieraztean izan ohi ditut, gehienetan zaila egiten baita besteek zer pentsatzen duten jakitea eta nik igorriko diedanak zer eraginko dien ez jakiteak apur bat kikiltzen nau.



1 comentario:

  1. Ongi egongo zen ikasgaian zehar hiru konpetentzia hauek hobetzeko zer egingo duzun zehaztea? Zertan saioatuko zara?? Gatazkak eta konfliktoa ekiditzeagatik ez al dugu bestearen parte-hartzea ostopatzen?? Nola ziurtatu denok, talde txikian, ulertu dela, ikasten ikasi dugula??
    Hirugarren astea da, beraz elikatu irakurgaiekin, egunerokotasunean txertatuz...

    ResponderEliminar