jueves, 14 de marzo de 2013

Ingurunea eta eskola

Head and Hells laburmetraia ikusi eta aztertu hondoren, gauza bat geratu zait argi: ingurunea eta berau sendotzen dituzten harremanak kontuan eduki eta zaintzekoak dira. Baina zergatik diot hau? bizitzan izan ditutan bizipen eta esperientziek, inguratzen gaituena zaindu beharra dagoela erakutsi didate, eta horren ondorioz uste dut, ingurune afektibo eta lasai batean bizi izateak onura eta gaitasun ugari eragiten ditu pertsonarengan.



Tesi edota pentsaera hau eskolara, eta beraz hezkuntzaren eremuan ezartzen badugu, emaitzak guztiz esanguratzuak dira. Sarritan entzun izan dugu, "ingurune aberatsa duten haurrak eskolan arazo gutxiago izaten dituzte", eta ingurune aberats esaten dudanean ez dut kapitalean pentsatzen, ingurune jakin horren kalidadean baizik (kultura mailan, familiaren orekan, ideologian...), beraz, baieztapen horrekin guztiz bat nator.

Bestalde, uste dut, etorkizunean irakasle izango garen (edo izan nahi garen) heinean, inguruneak haurrengan asko eragiten duela argi izan behar dugula. Arazoak dituen haur bat klasean tokatzen bazaigu, gure lana da ingurunea aztertu eta eskolan haur horrek islatzen dituen arazoen muina edo aziera non dagoen aztertzea. Funtsezkoa baita haur bakoitza mundu bat eta beraz dezberdina dela argi edukitzea.

1 comentario:

  1. Aukera aparta arreta goiztiarra aipatzeko, edo harrera etxeak, edo komunitate sentzua...
    Hona hemen Ser y tener eta Hoy empieza todo filmeekin osatutako artikulua, Haur Hezkuntzako ikuskeran oinarrituz.

    http://issuu.com/elosuarra/docs/hoy_y_ser_?mode=window

    ResponderEliminar