martes, 23 de abril de 2013

LAGUNTZA

Lauhilabete honetan zehar, askotan erabili izan ditugu laguntza, premia, behar, inklusio... bezalako hitzak ez soilik ikasgai honetan guztietan baizik.

Gaurko klaseak halaber, laguntza hitzari buruz gehiago jakiteko eta "laguntzak" zertan datzan mihatzeko balio izan digu. Gainera, laguntza orokorraz aparte laguntza terapeutikoa zer den eta nola gauzatzen den ere ikasi dugu. Horregatik, interesgarria iruditu zait taldean sortu dugun murala hona plazaratzea:


martes, 16 de abril de 2013

Aurreko klase batean, artikulu informatibo batzuetaz baliatuz, PAD eta POAT proiektuei buruz gehiago jakin ahal izan genuen, ondoren taldeka mural batzuk eginez. Etorkizun batean Hezkuntzaren eremuan lan egiteko asmoa dudanez, interesgarria iruditu zait egin genuen murala eta lortu genuen informazioa blogera igotzea:

PAD (Plan de Atención a la Diversidad)


POAD (Plan de Orientación y Acción Tutorial)


martes, 9 de abril de 2013

BUTTERFLY CIRCUS



Bideo hau ikusi ondoren, interesgarria iruditu zitzaidan nire blogera igotzea, alde batetik asko hunkitu ninduelako eta balore ugari adierazten dituelako, eta bestetik eskola inklusiboaren oinarriak ikasgaitik enfokaturik, normalizazio planarekin lotu daitekeelako.
“El circo de las mariposas” delako bideo honetan, Will izeneko protagonista gazte bat ageri da, hanka eta besorik gabea, eta bideoak bere bizitza azaltzen du, nola hasieran zirku batean erakusten zuten “jainkoak alde batera utzitako izakia” balitz bezala eta denborarekin bere burua baloratzen eta zoriontsu izaten ikasi zuen.
Normalizazio planaren ildotik jarraiki, nire ustez, eskola eremuan ez den arren, bideo honetan ezintasun nabariak dituen protagonistak “izaki gutxietsi” bai izatetik  errespetatua eta maitatua izaterainoko bidea egiten du, normalizaziorako bidea alegia. Gertaera hau eskolara eramanda, nire ustez, ezintasun edo urritasunak dituzten haurrei ere errespetatuak eta maitatuak izaten irakatsi behar diegu eta baita hori horrela dela adierazi ere.


lunes, 8 de abril de 2013

EXPERIMENTATION

Aste Santua baino lehenagoko klaseetan, Ikastetxearen Antolakuntza eta Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko ikasgaietako irakasleek, bi klaseak nahastu eta talde mistoetan lan egiteko proposamena egin ziguten. "Experimentatin" bezala definitu genuen ekintza hau, izan ere nolabaiteko esperimentu bat baita beste klasekoekin talde lanean nola moldatzen garen deskubritu ahal izateko.

Lan egiteko metodologia honek hiru astetako iraupena dauka, lehenengo klasera ezin izan ginen joan elurra zela medio baina ikaskideek kontatu didatenagatik beraien burua aurkeztea izan zen klasearen xede nagusia. Bigarren saioan berriz mural bat sortzen hasi ginen, mural horretan eskoletan anistazunarekin zerikusia duen eta gerta daitekeen edozer gauza islatu beharra genuen. Guk denon artean hitz egin eta bozkatu ondoren, ikasle heldu berri baten ibilbidea margoztea pentsatu genuen, Aminarena zehazki. Murala amaitu ostean klasearen aurrean aurkeztu genuen gure irudia. Azkenengo aste onetan aldiz oraindik ez dugu taldeka ezer egin baina ni pertsonalki oso guztura sentitu naiz taldean lan egiterakoan.

SARRERA


Gaurko sarrera honetan, sortzen ari naizen Ikasle Kuaderno honen xedea eta aurkezpena egingo dut. Lan hau aspaldi egin beharrekoa den arren, gaur arte ez dut aurkezpen baten beharrik ikusi eta naiz eta nahikoa berandu den iñoiz baino berandu hobe denez ona emen nire aurkezpena:

Gasteizko Irakasle eskolan Haur Hezkuntzako graduko ikasketak burutzen ari naizen neska bat naiz. Bigarren mailako bigarren hiruhilabetean egokitu zaigu Eskola Inklusiboaren Oinarriak deritzon ikasgai hau lantzea, eta izenak dioen moduan ikasgai honek inklusiboak diren eskolen oinarriak argitzeko balio digu.

Blog honetan ordea, ikasgaiari lotuta dauden irudi, artikulu, bideo… interesgarriak txertatzen ditugu eta ondoren hauei buruzko gogoeta egin. Era honetan, esan genezake blog hau lan pertsonalaren bitartez ikasgaia aberasteko tresna dela.



sábado, 6 de abril de 2013

Eskolak inklusioranzko bidean jasandako aldaketak

Bideo honetan, gure gizartean pil pilean dagoen estabaida bat planteatzen da, bertan eskolak azken urteetan jasan dituen aldaketak hobekuntzak edo galerak ekarri dituzten eztabaidatzen da. Argi dago gure gizartean besteetan bezalaxe iritzi, pentsakera, ohitura... desberdin ugari daudela, beraz eskolak jasandako aldaketak onerako edo txarrerako diren eztabaidatzean ere rol ugari hantzeman daitezke.

Alde batetik normala den moduan pertsona nagusiek egungo eskolak ezertarako ere balio ez duela uste dute, gazteak "lotsagabetzen" ikusteak sortzen dien frustazioaren ondorioz. Bestetik, gaztetxoek eskolak bere funtzio asko eta asko bidean galtzen dituela uste dute. Nire iritziz, norbera libre da nahi duena pentsatzeko baina horrelako"uste esteriotipatuekin" amaitzeko giltza irakasleok dugula uste dut, eskola eremutik aparte ere lan asko egin beharra baitago "ezertarako balio ez duen" eskola hori "denon iritzirako leku atzegina bilakatu dadin"

ELLING

Aste santua baino lehenagoko klase batean, Petter Naess zuzendariaren eskutik 2001ean estreinatu zen pelikula bat ikusi genuen, Elling alegia. Aitortu beharra daukat, orain arte denbora soberan izan dudan arren ez naizela serio jarri pelikularen gogoeta egiten.

Pelikula honek, izenak adierazten duen moduan, Elling izeneko gizon baten egunerokotasuna kontatzen du. Ellingekbi urte igaro ditu psikiatriko batean gaixotasun mental baten odnorioz eta jada heldu zaio nolabaiteko  "mundu errealera" bueltatzeko ordua. Beraz, birgizarteratzeko etxebizitza batera joaten da betiere zerbitzu sozialen kontrolpean eta Kjell Bjarne izeneko betse gaixo batekin.

Aurrez esan bezela, pelikula honek gertakari eta aldaketa asko trasmititzen ditu, baina pelikula hontatik ideia edo esaldi bat nabarmendu beharko banu protagonistak jasaten duen eboluzioa goraipatuko nuke. Filmaren hasieran, protagonista guztiz murgildua dago bere munduan eta ez du aldaketarako asmo handirik azaleratzen, baina, denbora aurrera joan ahala izugarrizko aldaketa nabari zaio eta superazio prosezu itzela egiten du.