martes, 12 de marzo de 2013



Aurreko klasean 5.arazoa landu genuen. Bertan, klase jakin batean ematen zen aniztasun egoera bat deskribatzen zen. Gela protagonistako irakasle tutorea laguntza beharrean zegoen eta ikastetxeko irakasle laguntzaile eta aholkulariarengana jo zuen. Nahiz eta egoera ondo ulertu eta barneratu genuen, irakasle laguntzaile eta aholkulariaren arteko desberdintasunak ezartzeko orduan arazoak izan genituen. Horregatik, ideiak argitu ahal izateko, interesgarria iruditu zait bi subjektu hauek betetzen duten lanaren informazioa bilatzea.




LAGUNTZA IRAKASLEA
AHOLKULARIA
Non egiten du lan?
Ikastetxean bertan egon ohi da, batzutan gelara sartzen da behar bereziak dituen ikasleei laguntzeko eta bestetan ikaslea bera irteten da gelatik laguntza jasotzeko
Ikastetxean bertan egon ohi da, (eskualdeko ikastetxe batzuk bakarra dute ikastetxe askorentzat)
Zeini laguntzen dio?
Arazoak dituzten ikasleei laguntzen die baina irakasle tutorearekin elkarlanean
Irakasleari eta ikasleei laguntzen die, dituzten arazoen aurrean aholkuak emanez eta irtenbideak planteatuz

1 comentario:

  1. baina hau kontutan hartuz aniztasuna erantuzteko moduak daudela, selektibotik, konpentsaziotik eta inklusibotik; ikusi txostenean duzuen laukia: bigarren zatia hasi baino lehen, lehen zatiari amaiera emateko, Aniztasunari Erantzun eskolarreko arloak izenburuarekin.
    Eta gainera orain badakizu laguntza motak daudela, beti ere laguntza kolaboratiboa izanik mugarria.
    Begira zer dioten DBHko ikasle hauek (ez duzu derrigorrezkoa)

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmemFyaEItbU5UcW8/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar