Atzoko
saioan Ikastetxearen antolakuntza eta Eionarriak ikasgaiak batzearen edota
elkarlanean aritzearen proposamena egin zigutela kontuan izanik, pentsatzen
egon naiz eta interesgarria iruditu zait bi ikasgai hauen arteko harremana eta
oinarriak aztertzea. Izenak irakurtze edota entzute hutsarekin argi dago bi
ikasgai hauek ez dutela zerikusi handirik, baina ondorengo lerroetan bien
artean harremana ezartzen saiatuko naiz.
Alde
batetik, Ikastetxearen antolakuntza deritzon ikasgaian, izenak dioen moduan
ikastetxe baten aurrera egoki egin dezan eta ondorioz ondo antolatuta egon
dadin beharrezkoak diren baliabideei, faktoreei, langileei, erakundeei… buruzko
informazio lantzen dugu. Argi dago, gutako bakoitzaren buruetan ESKOLA hitz
potoloari buruz pentsatzean irudi edo pentsaera desberdin bat piztuko dela,
baina, eskolaren kontzeptu pertsonal horrek antolamendu behar komun bat du
beti, hau da, antolamendu egokirik gabe ez dago ondo aurrera egingo duen
eskolarik.
Eskola
Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiak ere asko esaten du bere izen soilarekin. Ikasgai
honen funtsa, egun geroz eta nagusiagoa den inklusibitatea eskoletan eman dadin
jarraitu beharreko oinarriak irakastea da. Beraz, zer dira eskola inklusiboaren
oinarriak? Nik ulertu dudanagatik, oinarri hauek eskola bat guztiona izan dadin
(eta guztiona aipatzen dudanean ez dut kolore desberdinetako jendean soilik
pentsatzen baizik eta zabal, mehe, lotsati, eskubako… guztietan baizik)
ezinbestekoak direnak dira.
Amaitzeko,
eta nik buruan daukadan bi ikasgai hauen harremana azaleratzeko ahalegina
eginez, esan beharra daukat, nire ustez aurrez esan bezala entzute hutsarekin komunean
gauza asko ez duten arren, bata bestearen menpe dagoela. Honekin esan nahi
dudana da, eskola bat inklusiboa izan dadin eta ondo funtzionatu ahal izateko
ezinbestekoa duela antolaketa egoki eta koherente bat.
Parrila ezagutzen duguna dagoeneko, proposamena egiten digu gela ekologiko aztertua izan dadin...
ResponderEliminarhttps://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmemFyaEItbU5UcW8/edit?usp=sharing