Gaurko klasean irakasleak Lomce legea (Ley Organica para la mejora de la Calidad Educativa) aipatu du, eta baita beraren ondorioz sufri ditzazkegun zenbait aldaketa ere. Nik neuk pertsonalki askotan entzun eta irakurri izan ditut lege honi buruzko albiste, informazio, artikulu... ugari baina gaur arte selula ez dut argi izan zer aldaketa eragingo zituen ezta zertan datzan ere. Hemen duzue lege berriaren laburpen txiki bat:
Historia pixka bat...
- LOE orain arteko legearen erreforma izango zena da LONCE
- "Lonce" deituriko legea Jose Ignacio Wert-ek (2011ko abenduaren 22tik hezkuntza ministroa da) bultzatutakoa da
Datu interesgarri batzuk...
- Lege honekin Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran azterketa ebaluagarri batzuk gainditu beharra daude.
- Gurasoen elkartek indarra guztiz galduko lukete
- Ezarritako errendimendua gainditzen ez dituzten eskolek penalzazio garrantzitsuak jasoko dituzte.
- Ondorioz hizkuntza menperatzen ez duten imigrante askoko eskolak esaterako mediaren azpitik geratuko ziren.
Ondorioz...
Aurrez esandakoaren laburpen txiki bat eginez, uste dut lege honek galerak besterik ez dituela ekarriko. Egun hezkuntzaren eremuan eman diren murrizketekin bizi dugun egoerari lege berri honek ekarriko dituen aldaketan batzen badizkiegu, eskola pikutara joateko arrisku guztiak batzen ari gara "coctel" fulminante batean. Gainera, uste dut, azkeneko hamarkadetan hezkuntza sistemak egin duen aurrerapen izugarria egun batetik bestera zapuztuko litzatekela, lege honekin eskola inklusiboa, kulturartekotasuna, talde lana... desagertu egingo baitira.
"lege honekin eskola inklusiboa, kulturartekotasuna, talde lana... desagertu egingo baitira": Posible izango da?? Laga egingo dugu?? eskubide urraketa ikaragarria egingo dute, onartuko dugu, ez dugu babesik eskatuko, behaketa eta azterketa sakona...
ResponderEliminarez dakit baina beldurraren aurrean bi aukera daude: aurrera/atzera...atzerago oraindik??zer behar dugu emoizonatu eta ekintzaile izateko?? jaso duzun ikasgaiak ez dizu lagundu erabakitzen??