jueves, 14 de marzo de 2013

Ingurunea eta eskola

Head and Hells laburmetraia ikusi eta aztertu hondoren, gauza bat geratu zait argi: ingurunea eta berau sendotzen dituzten harremanak kontuan eduki eta zaintzekoak dira. Baina zergatik diot hau? bizitzan izan ditutan bizipen eta esperientziek, inguratzen gaituena zaindu beharra dagoela erakutsi didate, eta horren ondorioz uste dut, ingurune afektibo eta lasai batean bizi izateak onura eta gaitasun ugari eragiten ditu pertsonarengan.



Tesi edota pentsaera hau eskolara, eta beraz hezkuntzaren eremuan ezartzen badugu, emaitzak guztiz esanguratzuak dira. Sarritan entzun izan dugu, "ingurune aberatsa duten haurrak eskolan arazo gutxiago izaten dituzte", eta ingurune aberats esaten dudanean ez dut kapitalean pentsatzen, ingurune jakin horren kalidadean baizik (kultura mailan, familiaren orekan, ideologian...), beraz, baieztapen horrekin guztiz bat nator.

Bestalde, uste dut, etorkizunean irakasle izango garen (edo izan nahi garen) heinean, inguruneak haurrengan asko eragiten duela argi izan behar dugula. Arazoak dituen haur bat klasean tokatzen bazaigu, gure lana da ingurunea aztertu eta eskolan haur horrek islatzen dituen arazoen muina edo aziera non dagoen aztertzea. Funtsezkoa baita haur bakoitza mundu bat eta beraz dezberdina dela argi edukitzea.

martes, 12 de marzo de 2013



Aurreko klasean 5.arazoa landu genuen. Bertan, klase jakin batean ematen zen aniztasun egoera bat deskribatzen zen. Gela protagonistako irakasle tutorea laguntza beharrean zegoen eta ikastetxeko irakasle laguntzaile eta aholkulariarengana jo zuen. Nahiz eta egoera ondo ulertu eta barneratu genuen, irakasle laguntzaile eta aholkulariaren arteko desberdintasunak ezartzeko orduan arazoak izan genituen. Horregatik, ideiak argitu ahal izateko, interesgarria iruditu zait bi subjektu hauek betetzen duten lanaren informazioa bilatzea.




LAGUNTZA IRAKASLEA
AHOLKULARIA
Non egiten du lan?
Ikastetxean bertan egon ohi da, batzutan gelara sartzen da behar bereziak dituen ikasleei laguntzeko eta bestetan ikaslea bera irteten da gelatik laguntza jasotzeko
Ikastetxean bertan egon ohi da, (eskualdeko ikastetxe batzuk bakarra dute ikastetxe askorentzat)
Zeini laguntzen dio?
Arazoak dituzten ikasleei laguntzen die baina irakasle tutorearekin elkarlanean
Irakasleari eta ikasleei laguntzen die, dituzten arazoen aurrean aholkuak emanez eta irtenbideak planteatuz

EIOINARRIAK VS IKASTETXEAREN ANTOLAKUNTZA



Atzoko saioan Ikastetxearen antolakuntza eta Eionarriak ikasgaiak batzearen edota elkarlanean aritzearen proposamena egin zigutela kontuan izanik, pentsatzen egon naiz eta interesgarria iruditu zait bi ikasgai hauen arteko harremana eta oinarriak aztertzea. Izenak irakurtze edota entzute hutsarekin argi dago bi ikasgai hauek ez dutela zerikusi handirik, baina ondorengo lerroetan bien artean harremana ezartzen saiatuko naiz.

Alde batetik, Ikastetxearen antolakuntza deritzon ikasgaian, izenak dioen moduan ikastetxe baten aurrera egoki egin dezan eta ondorioz ondo antolatuta egon dadin beharrezkoak diren baliabideei, faktoreei, langileei, erakundeei… buruzko informazio lantzen dugu. Argi dago, gutako bakoitzaren buruetan ESKOLA hitz potoloari buruz pentsatzean irudi edo pentsaera desberdin bat piztuko dela, baina, eskolaren kontzeptu pertsonal horrek antolamendu behar komun bat du beti, hau da, antolamendu egokirik gabe ez dago ondo aurrera egingo duen eskolarik. 


Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiak ere asko esaten du bere izen soilarekin. Ikasgai honen funtsa, egun geroz eta nagusiagoa den inklusibitatea eskoletan eman dadin jarraitu beharreko oinarriak irakastea da. Beraz, zer dira eskola inklusiboaren oinarriak? Nik ulertu dudanagatik, oinarri hauek eskola bat guztiona izan dadin (eta guztiona aipatzen dudanean ez dut kolore desberdinetako jendean soilik pentsatzen baizik eta zabal, mehe, lotsati, eskubako… guztietan baizik) ezinbestekoak direnak dira. 




Amaitzeko, eta nik buruan daukadan bi ikasgai hauen harremana azaleratzeko ahalegina eginez, esan beharra daukat, nire ustez aurrez esan bezala entzute hutsarekin komunean gauza asko ez duten arren, bata bestearen menpe dagoela. Honekin esan nahi dudana da, eskola bat inklusiboa izan dadin eta ondo funtzionatu ahal izateko ezinbestekoa duela antolaketa egoki eta koherente bat.

lunes, 4 de marzo de 2013

Maggie Simpson in " The longest daycare"

     Gaurko klasean, "los Simpson" marrazki bizidunen kapituluetako baten zati bat ikusi izan dugu. Bideo honetan Maggie (Simpson familiako alaba txikiena) lehenengo aldiz doa haurtzaindegira, baina bere kideak izango direnekin bildu baino lehen nolabaiteko "balorazio" edo "azterketa" bat pasa behar du ondoren bere mailako ikaskideekin sailkatu ahal izateko.



    Egia esan bideoa ikusten ari ginenean gauza asko pasatu zaizkit burutik, oso esanguratsua iruditu baitzaizkit irudiak. Lehenik eta behin, nahiz eta bideoa ikusten ari ginean denok arritu garen, uste dut egungo eskola askotan gertatzen diren gertaerak exageratuak oso ondo islatzen dituela. Esaterako, Maggie bere klasera sartzen denean paretako etiketa handi batean "nothing special" esaldia irakur daiteke. Esaldi honek argi eta garbi islatzen ditu eskoletan ain ohikoak diren etiketak, hau da, sarritan irakasleok ikasleak etiketatu egiten ditugu gure aurreiritzi edota pentsaera faltsuetan oinarriturik eta ez dauka zertan beti horrela izan. 



     
     Gainera, sarritan eskoletan susmatu daitekeen ikasle perfektuak sortzeko nahi hori ere ikusi izan dut bideoan islatuta. Ikasle onak eta aurreratuak ziren umeen ingurunea lasaia, garbia, atsegina... zen eta haur arruntak berriz gela ilun hotz batean ageri ziren (baliabide bisualen bidez ikasle arruntak gutxiezten ziren)

     Amaitzeko, haurrak oso txikiak direlarik haurtzaindegira denbora luzez eramateko joera kritikatu nahiko nuke, bideo honetan agertzen den moduan, haurrak geroz eta txikiago eramaten ditugu haurtzaindegietara gurasoen lana dela eta edota etxean zaintzea baino erosoagoa delako zentro batera eramatea, besterik gabe. Nire ustez haurtzaindegiak gure gizartearen behar garrantzitsu ba asetzen dute eta lan egin behar duten gurasoentzako laguntza hori ezinbestekoa dela uste dut, baina ez al ditugu batzuetan erosotasun soilagatik gure seme-alabak haurtzaindegira bidaltzen? Etorkizunean ama eta irakasle izan nahi dudalarik nire aburuz oso garrantzitsua da seme-alabekin denbora igarotzea eta etxeko berotasuna senti dezaten bermatzea.