Elhuyar hiztegian begiratuko bagenu soziologia hitza gizartearen,
gizarte-erakundeen eta gizarte-harremanen azterketa sistematikoa, zehatza
eta zientifikoa burutzen duen zientzia bezala definitzen dela konturatuko
ginateke. Beraz gauza jakina da zientzia honek esparru oso zabalean burutzen
dituela bere ikerketak. Bestalde esan beharra dago hezkuntza berez
gizarte-erakunde baten jabe dela, ikastetxez, sailez, irakaslez… osaturiko
erakundea alegia, eta irakaslea erakunde hortako organo garratsitzuenetariko
bat dela esan genezake, berau baita hezkuntza zuzenean gizarteari transmititzen
dion pertsona, ondorioz nire ustetan oso interezgarria litzateke irakasleek
soziologiaren jakintza minimo bat edukitzea, irakasten dabilen gizarteari
buruzko ezagutza izan dezan.
Dena den urteak aurrera egiten
duten heinean, eta bizi garen leku konkretuko testuinguruaren eta faktoreen
eraginaren ondorioz, gizakiak eta baita gizarteak ere eraldaketa nabarmen bat
jasan izan dute. Eraldaketa honek halaber gizartea eta mundua orokorrean ikusteko
moduak aldatzen ditu, hau da, esan genezake, urteek gugan eragiten duten
aldaketen poderioz,130 bizi garen sozietatea eta baita soziologia (sozietate
hori ikusteko modua) aldatu egiten direla, beraz eta aurrez esan dudana
errepikatuz oso interesgarria litzateke hezkuntzaren munduan lanean diharduten
irakasleek perspektiba soziologikoa edukitzea.
Taberner eta Berger historialari
eta idazleek heuren lanetan adierazten duren moduan, soziologiaren prespektiba
edukitzeak bizi zaren mundu hau hobero ezagutu eta ulertzea dakar, horregatik,
uste dut, urte batzuk igaro eta ikastetxeren batean lanean hasten naizen unean
ondo etorriko zaidala nire lana ikusmolde soziologikoarekin erreparatzea. Alde
batetik, nire ustez ez delako gauza berdina Euskal Herriko ikastola batean hiru
urteko umeei klasea ematea edota Indonesiako herrixka bateko eskolako irakasle
izatea, bi leku hauetako gizartea, errekurtsoak, kultura… oso desberdinak
baitira eta fenomeno honek erabat aldatzen du leku bateko edo besteko egoera.
Bestetik irakasle izatea klasera joan eta haurrekin egotea baino askoz gauza
zabalagoa da nire aburuz, etorkizun batean arazoei konponbideak aurkitu beharko
dizkiegu, haurrek dituzten portaerak haztertu beharko ditugu, beste lankideekin
nolabaiteko sozietate batean burutu beharko dugu lankidetza… eta guzti
honetarako soziologiaren oinarrizko jakintza bereganatua izatea onuragarria
zaidala iruditzen zait.
+ antropologia, filosofia, historia, zientzia eta artea... joan zaitez elikatzen, biltzen, ulertzen ;hemendik aritu beharrean aurkituko zarela txiki horien begirada eta barnea elikatzeko eta sustatzeko.
ResponderEliminarhttps://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmeTZPSTctUHQ0UDA/edit?usp=sharing