Askotan entzun izan dugu, eskola eta familiaren arteko harreman egokiak asko laguntzen duela haurraren eskola garaian. Gehienetan, haur hitza entzuten dugunean, ezintasun gabeko haur eder eta politak etortzen zaizkigu burura, bizitza honetan aurrera egin ahal izateko inongo arazorik ez dituztenak (begi bistaz behintzat), baina errealitatean, ezintasunak dituzten ume asko daude eskolan.
Adimen urritasunak dituzten haurren ugaritasun horiengatik ikertu behar dugu laguntzen mundua, ondorengo gure irakasle lanak probetxuzkoak izan daitezen. Argi dago, familia eta haur guztiei lagundu behar diegula, irakasle garen ehinean baina, urritasunen bat duen haurren familiei are gehiago.
Orientatu, espezialistak aholkatu, egoeraz ohartarazi, haurraren jarraipenak egin... izango dira eskola eremuan familiarekin elkarlanean burutu beharko ditugun ekintzetako batzuk, asken finean haur horrek dituen ezintasunei edo urritasunei aurre egiten lagundu beharko ditugu. A.A.M.R elkarte Amerikarrak, ezintasunak dituzten haurrei eta beraien familiei eskaintzen zaizkien laguntzen artean sailkapen bat egiten du:
- ALDIZKAKO LAGUNTZA: Aldi laburretan eskaintzen den laguntza da, premia zehatz bati, momentu zehatz batean erantzuten diona.
- LAGUNTZA MUGATUA: Aldez aurretik planifikatu daitekeen laguntza da, baina denbora aldi zehatz bateri erantzuten dio.
-LAGUNTZA HEDAGARRIA: Eremu zehatz batean ematen da beti baina modu jarraian.
-LAGUNTZA OROKORRA: Ingurune desberdinetan ematen da denbora aldi luzeetan.
ESKOLA INKLUSIBOAREN OINARRIAK
martes, 14 de mayo de 2013
martes, 23 de abril de 2013
LAGUNTZA
Lauhilabete honetan zehar, askotan erabili izan ditugu laguntza, premia, behar, inklusio... bezalako hitzak ez soilik ikasgai honetan guztietan baizik.
Gaurko klaseak halaber, laguntza hitzari buruz gehiago jakiteko eta "laguntzak" zertan datzan mihatzeko balio izan digu. Gainera, laguntza orokorraz aparte laguntza terapeutikoa zer den eta nola gauzatzen den ere ikasi dugu. Horregatik, interesgarria iruditu zait taldean sortu dugun murala hona plazaratzea:

martes, 16 de abril de 2013
Aurreko klase batean, artikulu informatibo batzuetaz baliatuz, PAD eta POAT proiektuei buruz gehiago jakin ahal izan genuen, ondoren taldeka mural batzuk eginez. Etorkizun batean Hezkuntzaren eremuan lan egiteko asmoa dudanez, interesgarria iruditu zait egin genuen murala eta lortu genuen informazioa blogera igotzea:
PAD (Plan de Atención a la Diversidad)
POAD (Plan de Orientación y Acción Tutorial)
PAD (Plan de Atención a la Diversidad)
POAD (Plan de Orientación y Acción Tutorial)
martes, 9 de abril de 2013
BUTTERFLY CIRCUS
Bideo hau ikusi ondoren, interesgarria iruditu
zitzaidan nire blogera igotzea, alde batetik asko hunkitu ninduelako eta balore
ugari adierazten dituelako, eta bestetik eskola inklusiboaren oinarriak ikasgaitik
enfokaturik, normalizazio planarekin lotu daitekeelako.
“El circo de las mariposas” delako bideo
honetan, Will izeneko protagonista gazte bat ageri da, hanka eta besorik gabea,
eta bideoak bere bizitza azaltzen du, nola hasieran zirku batean erakusten
zuten “jainkoak alde batera utzitako izakia” balitz bezala eta denborarekin
bere burua baloratzen eta zoriontsu izaten ikasi zuen.
Normalizazio planaren ildotik jarraiki, nire
ustez, eskola eremuan ez den arren, bideo honetan ezintasun nabariak dituen
protagonistak “izaki gutxietsi” bai izatetik errespetatua eta maitatua izaterainoko bidea
egiten du, normalizaziorako bidea alegia. Gertaera hau eskolara eramanda, nire
ustez, ezintasun edo urritasunak dituzten haurrei ere errespetatuak eta
maitatuak izaten irakatsi behar diegu eta baita hori horrela dela adierazi ere.
lunes, 8 de abril de 2013
EXPERIMENTATION
Aste Santua baino lehenagoko klaseetan, Ikastetxearen Antolakuntza eta Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko ikasgaietako irakasleek, bi klaseak nahastu eta talde mistoetan lan egiteko proposamena egin ziguten. "Experimentatin" bezala definitu genuen ekintza hau, izan ere nolabaiteko esperimentu bat baita beste klasekoekin talde lanean nola moldatzen garen deskubritu ahal izateko.
Lan egiteko metodologia honek hiru astetako iraupena dauka, lehenengo klasera ezin izan ginen joan elurra zela medio baina ikaskideek kontatu didatenagatik beraien burua aurkeztea izan zen klasearen xede nagusia. Bigarren saioan berriz mural bat sortzen hasi ginen, mural horretan eskoletan anistazunarekin zerikusia duen eta gerta daitekeen edozer gauza islatu beharra genuen. Guk denon artean hitz egin eta bozkatu ondoren, ikasle heldu berri baten ibilbidea margoztea pentsatu genuen, Aminarena zehazki. Murala amaitu ostean klasearen aurrean aurkeztu genuen gure irudia. Azkenengo aste onetan aldiz oraindik ez dugu taldeka ezer egin baina ni pertsonalki oso guztura sentitu naiz taldean lan egiterakoan.

SARRERA
Gaurko
sarrera honetan, sortzen ari naizen Ikasle Kuaderno honen xedea eta aurkezpena
egingo dut. Lan hau aspaldi egin beharrekoa den arren, gaur arte ez dut
aurkezpen baten beharrik ikusi eta naiz eta nahikoa berandu den iñoiz baino berandu
hobe denez ona emen nire aurkezpena:
Gasteizko
Irakasle eskolan Haur Hezkuntzako graduko ikasketak burutzen ari naizen neska
bat naiz. Bigarren mailako bigarren hiruhilabetean egokitu zaigu Eskola
Inklusiboaren Oinarriak deritzon ikasgai hau lantzea, eta izenak dioen moduan
ikasgai honek inklusiboak diren eskolen oinarriak argitzeko balio digu.
Blog
honetan ordea, ikasgaiari lotuta dauden irudi, artikulu, bideo… interesgarriak
txertatzen ditugu eta ondoren hauei buruzko gogoeta egin. Era honetan, esan
genezake blog hau lan pertsonalaren bitartez ikasgaia aberasteko tresna dela.
sábado, 6 de abril de 2013
Eskolak inklusioranzko bidean jasandako aldaketak
Bideo honetan, gure gizartean pil pilean dagoen estabaida bat planteatzen da, bertan eskolak azken urteetan jasan dituen aldaketak hobekuntzak edo galerak ekarri dituzten eztabaidatzen da. Argi dago gure gizartean besteetan bezalaxe iritzi, pentsakera, ohitura... desberdin ugari daudela, beraz eskolak jasandako aldaketak onerako edo txarrerako diren eztabaidatzean ere rol ugari hantzeman daitezke.
Alde batetik normala den moduan pertsona nagusiek egungo eskolak ezertarako ere balio ez duela uste dute, gazteak "lotsagabetzen" ikusteak sortzen dien frustazioaren ondorioz. Bestetik, gaztetxoek eskolak bere funtzio asko eta asko bidean galtzen dituela uste dute. Nire iritziz, norbera libre da nahi duena pentsatzeko baina horrelako"uste esteriotipatuekin" amaitzeko giltza irakasleok dugula uste dut, eskola eremutik aparte ere lan asko egin beharra baitago "ezertarako balio ez duen" eskola hori "denon iritzirako leku atzegina bilakatu dadin"

Suscribirse a:
Entradas (Atom)