Askotan entzun izan dugu, eskola eta familiaren arteko harreman egokiak asko laguntzen duela haurraren eskola garaian. Gehienetan, haur hitza entzuten dugunean, ezintasun gabeko haur eder eta politak etortzen zaizkigu burura, bizitza honetan aurrera egin ahal izateko inongo arazorik ez dituztenak (begi bistaz behintzat), baina errealitatean, ezintasunak dituzten ume asko daude eskolan.
Adimen urritasunak dituzten haurren ugaritasun horiengatik ikertu behar dugu laguntzen mundua, ondorengo gure irakasle lanak probetxuzkoak izan daitezen. Argi dago, familia eta haur guztiei lagundu behar diegula, irakasle garen ehinean baina, urritasunen bat duen haurren familiei are gehiago.
Orientatu, espezialistak aholkatu, egoeraz ohartarazi, haurraren jarraipenak egin... izango dira eskola eremuan familiarekin elkarlanean burutu beharko ditugun ekintzetako batzuk, asken finean haur horrek dituen ezintasunei edo urritasunei aurre egiten lagundu beharko ditugu. A.A.M.R elkarte Amerikarrak, ezintasunak dituzten haurrei eta beraien familiei eskaintzen zaizkien laguntzen artean sailkapen bat egiten du:
- ALDIZKAKO LAGUNTZA: Aldi laburretan eskaintzen den laguntza da, premia zehatz bati, momentu zehatz batean erantzuten diona.
- LAGUNTZA MUGATUA: Aldez aurretik planifikatu daitekeen laguntza da, baina denbora aldi zehatz bateri erantzuten dio.
-LAGUNTZA HEDAGARRIA: Eremu zehatz batean ematen da beti baina modu jarraian.
-LAGUNTZA OROKORRA: Ingurune desberdinetan ematen da denbora aldi luzeetan.